Atxiloketak

Guardia Zibilak hiru euskal herritar atzeman ditu gaur, GRAPOko kideak direla egotzita

Erlantz Cantabrana Berrio Gasteizen atxilotu dute, Fernando Rodriguez Blanco Ortuellan eta Juan Manuel Olarieta Alberdi abokatua Madrilen.

2008ko urtarrilaren 23a
22:08
Entzun
SRI Nazioarteko Laguntza Gorria elkartasun taldeko bost kide atxilotu ditu gaur Euskal Herrian, Madrilen eta Galizian Espainiako Guardia Zibilak, eta haietatik hiru euskal herritarrak dira: Erlantz Cantabrana Berrio, Fernando Rodriguez Blanco eta Juan Manuel Olarieta Alberdi.Azken hau hainbat PCEr Espainiako Alderdi Komunista Berregituratua alderdiko eta GRAPO talde armatuko hainbat preso defendatu izan ditu.

Guztiei ere GRAPO Urriaren Leheneko Erresistentzia Talde Antifaxistako kideak izatea egotzi diote polizia iturriek, baina SRIk zabaldutako komunikatuan hori gezurtatu egin du. Bostak elkartasun taldeko kideak direla azaldu du Nazioarteko Laguntza Gorriak, eta "presoen aldeko elkartasuna isilarazi" nahi izana salatu du.

Gasteizen Cantabrana atxilotu dute. Tintoreria kaleko 49. zenbakiko etxebizitza batean atzeman dute, eta Guardia Zibilak etxea miatu du, atxilotutakoarekin batera.

Ortuellan Rodriguez atzeman dute -Bilbokoa da sortzez-, eta han ere etxebizitza batean miaketa lanetan aritu dira.

Madrilen, berriz, Olarieta atxilotu dute.

Galizian gizonezko bat atzeman dute, Vigon: Jose Luis Fernandez. ONCEn egiten du lan, elbarria da, GRAPOko preso ohia, eta gaur egun GRAPOko nahiz PCErko presoen aldeko elkarteko kidea da. As Conchiñas herrian Carlos Cela Seoane harrapatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.