Altsasu

Guardia Zibilak kintoei mehatxu egin diela salatu dute Altsasun

"Kalean dirua eskatzeagatik" isunak jartzearekin mehatxu egin diete guardia zibilek kintoei.

Kintoak dirua eskatzen. @HITZONDO
2018ko otsailaren 6a
18:06
Entzun 00:00:0000:00:00

Egunotan kintoak izan dira protagonista Altsasun (Nafarroa). Diru bilketak egin dituzte, bazkari eta afariak, dantzak...

Jai giroko ekitaldi horietan errepresioa izan dutela salatu dute kintoek beraiek. Alde batetik, ostiralean bi kintoren afarian izan ostean etxera zihoazen bi gazte ordu erdiz atxiki zituen Foruzaingoak. Isunak jartzeko mehatxu egin zieten biei.

Eta atzo ere antzeko mehatxuak jaso zituzten Guardia Zibilaren eskutik. Goizean zabaldu zuten ohar batean salatu zuten Guardia Zibilak isunak jartzeko mehatxuak egin zizkiela gazteei. Batzuei dirua lapurtzeko imintzioa ere egin zieten.

Egunaren amaieran gertatutakoa salatu zuten kintoetako bi kidek: "Errepresiorik gabeko jaiak nahi ditugu, alde hemendik", esan zuten.

Bideoa: Kintoak gertaerak salatzen (@hitzondo).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.