Bilboko bi gaztek Guardia Zibilak kontrol batean eraso egin ziela salatu dute. "Asturiasera (Espainia) sartu bezain laster guardia zibilek autoa gelditzeko eskatu zien bi gazteei eta auto barruan sartzera behartu. Galderak egiten hasi zitzaizkien, baita kolpeak ematen ere", Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez. Pasa den ostiralean jazo zen gertaera.
"Kolpeak etengabea izan ziren tarte horretan, hala nola belarrondokoak, muturrekoak eta ostikadak. Kotxea ere ostikoz jo eta mailatua utzi zuten. [Guardia zibil batek] Pistola ateratzeko keinuak egiten zituen. Hartu pistola eta hil nazazu, putasemea, potrorik baduzu, orain ikusiko duzu zer den torturatzaile bat, goazen kuartelera eta ikusiko duzu eta antzekoekin mehatxatu zituzten. Heriotzaz mehatxatu zituzten behin eta berriz", AAMren arabera.
Bi gazteek adierazi dutenez, erasoan bi guardia zibilek hartu zuten parte, besteak isilik mantendu zirelarik. "Guztira Guardia Zibilaren bi patrol eta bi auto zeuden kontrolean". Gainera, "lagun talde bat gertatu zena grabatzen saiatu zen eta Guardia Zibilek mehatxatu egin zituen".
Mungiako hainbat gaztek Guardia Zibilaren jazarpena salatu dute
Iragan igandean Mungiako (Bizkaia) talde bat Independentzia idatzirik zuen pankarta jartzen ari zirenean, "Guardia Zibilaren patruila bat agertu eta hauek identifikatu zituzten" Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu duenez.
"Ondoren, beste patruila bat agertu eta gero bertan zeuden bost guardia zibilek gazteak ordu luze batez atxikita eduki zituzten. Ordu horretan zehar kotxea miatu eta banan-banako galdeketa egin zieten. Galdeketan, gazte bakoitzari bere jarduera politikoaz gain, bakoitzaren egoera pertsonalaren inguruko galderak egin zizkieten: senideak, bizitokia, lana, ikasketak...", AAMk adierazi duenez.
politika
Guardia Zibilak kontrol batean eraso egin diela salatu dute Bilboko bi gaztek
Asturiasen jazo zen gertaera, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez. Mungiako gazte talde batek ere, guardia zibilen jazarpena salatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu