Atxiloketak

Guardia Zibilak miaketak egin ditu bart ere Bilbon

Guardia Zibilak atzo arratsaldean Bilbon atxilotu zuen Sergio Regeiroren etxea eta bere gurasoena miatu ditu bart. Regeiro bera miaketan izan da. Miaketak egiten ari ziren ingurura jende multzo bat gerturatu da, Regeirori babesa azaltzeko asmotan.

2004ko azaroaren 5a
15:52
Entzun
Guardia Zibilak Sergio Regeiro gaztea atxilotu zuen atzo arratsaldean Bilbon. San Ignazio auzokoa da Regeiro, eta 24 urte ditu. Kaskagorri konpartsako kidea da, eta, atxilotu zutenean, konpartsak larunbaterako antolatu duen jaialdiko muntatzea egiten ari zen, beste hogei bat lagunekin.

Lekuko batek Berriari adierazi dionez, 19:00 aldera furgoneta bat Botikazarreko zabalgunera joan eta, bertatik, kaleko jantzitako poliziak atera ziren. Zuzenean Regeirorengana joan, eta atxilotu egin zuten. Furgoneta barrutik uniformea jantzitako guardia zibilak ere atera ziren, lekukoak azaldu zuenez, eta horregatik jakin zuten polizia indar horrek atxilotu zuela gaztea. Guardia zibilek, jaialdia prestatzen zebiltzan konpartsakide guztiei beren burua lurrera botatzeko agindu ondoren, horrela zeudela eraman zuten Regeiro.Atzokoa Guardia Zibilak asteon Bilbon egin duen bosgarren atxiloketa da; eta atzoko atxiloketa aurrekoekin lotuta dagoela dirudi. Horrez gain, Espainiako Poliziak beste bi gazte atxilotu zituen asteartean; haietako bat (Nagore Etxebarria) herenegun iluntzean utzi zuten aske, epailearen aurretik pasatu gabe. Atxilotu zutenean, ETAri laguntza ematea egotzi zieten guztiei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.