Josetxo Ibazeta, Iñigo Balda, Karlos Trenor, Maider Alustiza eta Miren Zinkunegi, aurreko legegintzaldian Batasunak Donostiako udalean izan zituen bost zinegotziak, epaitu egingo dituzte datorren ostegunean, ustez "Estatuko erakundeen kontrako delitua" egin zutelako.
2002ko irailaren 25eko udalbatzarrean, 'Guardia Zibilak 18 donostiar atxilotu eta torturatu ditu' jartzen zuen txartela atera zuten, eta Donostiako Auzitegi Fiskaltzaren arabera, "Estatuko erakundeen kontrako delitua" da ekintza hori. 4.320 euroko zigorra ordaintzera zigortu nahi du Fiskaltzak zinegotzi horietako bakoitza.
Josetxo Ibazetak gainerako beste lau zinegotzi ohien izenean salatu duenez, epaiketa hori "gutiz politikoa" izango da, eta "ordezkaritza politiko oso bat" epaituko dutela nabarmendu du. "Estatuak nahiago du mezularia zigortu tratu txar akusazioak ikertu baino", azpimarratu du Ibazetak.
Halaber, defentsak proposatutako lekuko guztiak atzera bota dituztela jakinarazi du Batasunako zinegotzi ohiak.
Egoera hori guztia dela eta, Ibazetak dei egin die "donostiar abertzale guztiei" datorren ostegunean, eguerdiko 12:00etan, epaitegiaren atarian torturaren aurka egingo den elkarretaratzean parte hartzera.
Torturak