MUNDUA

Guillermo Fariñaseko gose eta egarri greba utzi du

Kubak 52 preso disidente askatuko dituela iragarri ostean, gaur arratsaldean utzi du lau hilabetetik gorako baraua

2010eko uztailaren 8a
20:39
Entzun 00:00:0000:00:00
Otsailaz geroztik gose eta egarri greban zegoen Guillero Fariñas Kubako disidenteak baraua uztea erabaki du. Atzo Kubako gobernuak 52 preso disidente askatzeko erabakia iragarri ostean hartu du erabakia Fariñasek. 52 preso horietako bost berehalakoan askatuko dituela iragarri zuen Kubak, eta zein izango diren gaur jakinarazi du eliza katolikoak: Antonio Villarreal Acosta, Lester Gonzalez Pentón, Luis Milan Fernandez, Jose Luis García Paneque y Pablo Pacheco Avila.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.