Gure Esku Dago dinamikak bilera ireki bat egingo du gaur arratsean, Ziburun

2015eko apirilaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZIBURU. Amets Arzallus eta Angel Oiarbide Gure Esku Dago-ko kideek gidatuta, batzar ireki bat egingo da gaur, Ziburun (Lapurdi). Dinamikaren Jostunak dokumentala ikusiko dute lehenik, eta, gero, batzar ireki bat egingo dute, Gure Esku Dago Ipar Euskal Herrian nola garatu aztertzeko. Hitzordua Baltsan elkartean da, 19:00etan. Jakinarazi dutenez, iazkoez gain, batzorde ugari sortzen ari dira hainbat herritan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.