Gure Esku

Gure Esku-k Frantziako Tourra baliatuko du erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko

Taldeak herri ekimen bat aurreikusi du «Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dagoela» erakusteko

Goizean aurkeztu du Gure Esku-k Frantziako Tourraren harira egingo duen ekimena. OSKAR MATXIN EDESA / FOKU
2023ko martxoaren 25a
16:36
Entzun 00:00:0000:00:00

Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko». Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, Zornotza (Bizkaia) eta Baiona daude bere ibilbidean.

Azaldu dutenez, Euskal Herri osora zabalduko den ekimen bat aurreikusi dute. Bilbotik Baionaraino «ikurrin uholdea» ikusarazi nahi dute, eta «hainbat leku esanguratsutan airetik hartzeko moduko irudiak sortu». Horrez gain, «inoiz egin den ikurrinik erraldoiena» egitea hartu dute helburu.

Bilbon eman dute ekimenaren berri, Bizkaia Aretoan, eta Josu Etxaburu bozeramaileak adierazi du ongi etorria emango diotela Tourrari: «Argi esan nahi dugu Europako txoko honetan zazpi lurraldez osatutako herri bat dagoela, nortasun propioa duena, Europako hizkuntza zaharrenarekin bizi dena, bere burua gobernatu nahi duena, txirrindularitza gustoko duena eta guzti hori harrotasunez bizi duena».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.