ELKARRIZKETA AURRERAPENA. Carlos Garaikoetxea (Eusko Jaurlaritzako eta EA-ko lehendakari ohia)

"Gure herriaren eskubideak defendatzeko gehiengo argia lortzeak, borroka armatuak baino askoz gehiago balioko du"

BERRIAk Carlos Garaikoetxea Eusko Jaurlaritzako eta EAko lehendakari ohiarekin egindako elkarrizketa argitaratuko du igandean.

2010eko irailaren 17a
17:40
Entzun
Hona hemen aurrerapen gisa Carlos Garaikoetxearen esan batzuk:

- “Gure herriaren eskubideak defendatzeko gehiengo argia lortzen badugu, eta munduaren aurrean borondate demokratiko hori erakusten badugu, horrek borroka armatuak baino askoz gehiago balioko du".

- “Sektore batzuk ez dute inondik inora gauzak aldatzerik nahi. Eskuindarrak daude horien artean, eta eskuindarren artean PSOEko sektore askok horrela kalifikatzea merezi dute".

- “EAJk bere bidea bakarrik jarraitzea aukeratu du betidanik. Bere baitan du tentazio hegemonista hori, eta ez gara harritu behar ez baditu onartzen besteen ekimenak. Baina aldaketa estrategiko honetan EAJk duen papera ez dugu mesprezatu behar".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.