"Oihuak entzun ditut, ingurura begiratu eta jendea bata bestearen gainetik saltoka ikusi dut . Polizia etorri da eta leku inguratu du eta gorpuak ateratzen hasi dira. Ezin izan ditut kontatu, asko ziren", adierazi du Suad Abu Hamada erromes egipziarrak.
Mansur al Turki Saudi Arabiako Barne Ministerioko bozeramileak azaldu duenez jende-oldea erromesak Deabruaren zutabea harrikatzeko erritua betetzen hasi direnean gertatu da. Zenbaitek ekipajeekin estropezu egin dutelako, hain zuzen.
Milaka lagunek egiten dute urtero Mecarako erromesaldia eta behin baino gehiagotan gertatu dira horrelako ezbeharrak. Esaterako 1990ean 1.426 erromes hil ziren eta 2004ko otsailean, berriz, 244 beste jende-olde batean.
Saudi Arabia