Espainiako Poliziak zabaldutako datuen arabera, honakoak dira atxilotuak: Arkaitz Ormaetxea eta Alaitz Arretxe (Zamudio); Maria Asuncion Alonso (Santurtzi); Estibalitz Goitia (Lekeitio); Pagoa Zulueta (Leioa); Ana Itxaso Guemes, Eneko Perez eta Koldo Rosado (Iruñea), Mikeldi Diaz Aldana eta Xabier Flores (Altsasu);Anitz Eskisabel (Lazkao); Mario Corral (Luiaondo); Asier Burgaleta (Valentzia)eta Ixone Fernandez (Cadiz).Burgaleta Cadizen atxilotu badute ere Bartzelonan bizi da aspalditik, eta Fernandez berriz unibertsitateko ikasketak egiten ari da Cadizen.
Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok adierazi duenez, "polizia operazioa zabalik dago, eta baliteke datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea". Sarekada "garrantzi handikoa" dela erantsi du. Espainiako Poliziako 200 bat kidek parte hartu dute.
Hain justu, Espainiako Barne Ministerioko iturriek zenbait albiste agentziari agertu dietenez, "ETAko kide berriak egiteko" azpiegitura guztia suntsitu dute sarekada horren bidez. Izan ere, Espainiako Barne Ministerioaren arabera, atxilotuek "lan organikoak" egin dituzte ETAren "egitura operatiboan".
Atxiloketak gertatzen ari zirela, Altsasun eta Lekeition tentsio uneak izan dira. Altsasun ehun bat lagun bildu dira plazan Diaz Aldanari eta Floresi elkartasuna adierazteko, eta tira-birak izan dituzte poliziekin; kolpatu ere egin dituzte manifestarietako batzuk. Leketion, berriz, hainbat lagunek elkarretaratzea egin dute bart gauean Goitiaren atxiloketaren jakin bezain azkar. Ertzaintza oldartu zitzaien bildutako lagunei.
Polizia iturriek jakitera eman dutenez, Eneko Perez eta Koldo Rosado Madrilera eraman dituzte. Polizia operazioaren baitan Iruñean hainbat etxebizitza miatu dituztela gaineratu dute.
Atxilotze aginduak Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailea Baltasar Garzonek eman ditu.
Atxiloketak
Gutxienez hamalau lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak
Espainiako Poliziak gutxinez hamalau lagun atxilotu ditu bart goizaldean: bost Bizkaian, (Zamudion bi, Leioan bat, Santurtzin bat eta Lekeition beste bat); Nafarroan bost, (Iruñean hiru eta Altsasun beste bi); Gipuzkoan bat (Lazkaon); bat Araban (Luiaondo); Valentzian bat (Herrialde Katalanak) eta beste bat Cadizen (Andaluzia, Espainia). Polizia iturriek adierazi dutenez, "atxilotutakoek ETArekin lotura zuten". Espainiako Barne ministro Jose Antonio Alonsok adierazi duenez, "polizia operazioa zabalik dago, eta baliteke datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu