Zuzendari berrien lana erakustea du helburu Zabaltegi sailak, hau da, aurreneko edo bigarren filma egin dutenen lana aurkeztea. Ildo horretatik, aurten Zabaltegi sailak zinemagintzan ezagunak ez diren Europako eta Asiako zenbait herrialdetako lanak ezagutzeko aukera emango duela nabarmendu dute Zinemaldiko iturriek, Islandiakoak, Singapurkoak edo Filipinetakoak kasu.
Euskal Herriak ere izango du bere lekutxoa: batetik, Kutsidazu bidea, ixabel euskaraz egindako eta Euskal Herrian ekoitzitako filma aurkeztuko da. Bestetik, Koldo Serra zuzendari bizkaitarraren Bosque de Sombras eta Iñaki Dorronsoro ri arabarraren La distancia lehen luzemetraia ikusi ahal izango dira.
Bi horiez gain, honakoak dira Zabaltegin parte hartuko duten filmak:53 dias de invierno (Espainia), Cashback(Erresuma Batua), Born/Children (Islandia), Emma s Bliss (Alemania), Sonner (Sons) (Norvegia), So Long (Suitza), The sensation of sight (AEB), Ang daan patungong kalimugtong (Filipinak), Singapore dreaming (Singapur), One foot off the ground (Txina), Familia Tortuga (Mexiko), Proibido proibir (Brasil) eta Visperas (Argentina).
Donostiako Zinemaldia