Haika-Segi auzia

Haika-Segi auziko epaia emateko epea hilabete baino gehiago luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak

Auzia "oso konplexua" delako, Haika-Segi auziko epaia emateko epea 30 lan egun luzatu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Espainiako Auzitegi Nazionalak ezarritako epaia berrikusten ari da Gorena, eta, funtsean, gazte erakunde horiek "terroristatzat" hartzen dituen erabaki behar du.

2006ko azaroaren 21a
14:41
Entzun 00:00:0000:00:00
Hartzen den erabakia aurrekari garrantzitsua izango da irekita dauden gainerako auzi politikoetarako. Epaitutako gazteen defentsak absoluzioa eskatuz jarri zuen helegitea, eta fiskaltzak eta AVTk, berriz, gazte erakundeak "talde terrorista" izendatzea, eta epaituei 10 urteko espetxe zigorrak jartzea eskatzen dute.

Hilaren 30ean amaitzen zitzaien erabakia hartzeko epea Goreneko epaileei, baina gaur kaleratutako autoan diote, epe hori ez dutela nahikoa. Beraz, hilabetez luzatu dute deliberatzeko denbora.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.