Bilboko garaje batean bart izandako sutean hainbat auto kiskalita geratu dira, eta suhiltzaile batzuek oxigeno bidezko laguntza behar izan dute. Kea dela-eta bizilagun bat ere artatu dute. Kalte material handiak gertatu dira.
Mazustegi kalean izan da sutea, lurrazpiko garaje batean. Suhiltzaileek ordu batzuk behar izan dituzte amatatzeko.
gizartea