Estanis Etxaburu Etxerat-eko ordezkariekin batera, Elortzak, Martinek, Maiak eta Iturriagak eman dute gaur Donostian ekimen horien berri: batetik, larunbaterako manifestazio deialdiarekin bat egin dute; bestetik, igandean Oiartzunen Etxerat-ek antolatutako saioan kantatuko direla iragarri dute, eta bertso saio horretan biltzen den dirua "presoen eskubideen defentsan ari direnentzat" izango dela jakinarazi dute. Zehatz-mehatz, 18:00etan izango da jaiadia, Oiartzungo Elorsoro kiroldegian.
Iturriagak nabarmendu du igandeko saio hori ez dela presoen aldeko ekimen puntual bat, baizik eta dagoeneko urteroko bihurtu den hitzordu bat. Hain justu, urteko "plazarik jendetsuenetako bat" izaten dela azpimarratu du, eta bertsolarientzat "plazer handia" izaten dela Etxerat-ek antolatutako ekimen horretan parte hartzea.
Presoak