Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, lantegiko hirugarren solairuan hasi da sutea. Berehala hurbildu dira haraino Lizarrako, Tafallako, Azkoiengo eta Iruñeko suhiltzaileak. Goizeko 06:30erako lortu dute sua kontrolpean edukitzea.
Sua kontrolpean izan osten, lantegitik hurbil zeuden ibilgailuak handik urruntzeko agindua eman dute badaezpada ere. Gainera Villatuertako bizilagunei euren etxeetako leihoak ez irekitzeko oharra luzatu diete, haizeak kea harantz zeramalako.
sutea
Hainbat etxebizitza hustu dituzte Lizarrako lantegi batean izan den sutearen ondorioz
Lizarrako Renoil Hispania lantegian sutea izan da goizaldeko 4:30k aldera. PVCko xaflak egiten dituzte bertan eta suteak eraginda hainbat etxebizitza hustu behar izan dituzte. Gainera, 80 urteko emakume bat eraman dute erietxera keak eragindako toxikazio baten ondorioz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu