Haur pornografia
Hainbat lagun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bizkaian, haur pornografiaren aurkako operazioan
Sei lagunetik gora atxilotu ditu Espainiako Poliziak Bizkaian, haur pornografiaren aurka abiatu duen operazioan. Espainiako Estatuko beste gune batzuetan ere atxiloketak egin dituzte operazio horren barruan.
Operazioa "handia" dela agertu dute Poliziako iturriek, eta oraindik zabalik dagoela. Oraindik ez dute beste zehaztasunik eman atxilotuei eta beste xehetasunei buruz.
Aukeratu BERRIA gogoko iturri gisa Googlen. Aktibatu hemen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu