Eztabaidaren funtsa helburu jakin batekin desbideratzen ari direla uste du Otegik: "eztabaidatu behar dela uste dugun hori ez eztabaidatzea". Batasuneko kideak azaldu duenez, ezker abertzaleak beti izan dituen jarrerak, berriak balira bezala aurkeztu nahi dituztela zenbaitek. "Ezker abertzalea ez da demokraten etiketa jartzeko bide bat egiten ari", azpimarratu du.
Bestalde, Otegiren arabera, amaitu da hitz egiteko garaia. Hau da, Euskal Herriko "alderdi poltiko, gizarte eragile eta sindikatuen" arteko elkarrizketa ez ofizialen garaia amaitu da Otegiren aburuz eta orain "adostasunak lortzen hasteko garaia" dela azpimarratu du. Batasuneko kidearen hitzetan "ez dago aitzakiarik alderdien arteko elkarrizketa ez hasteko". Datozen aste eta hilabeteetan adostasun horiek erdiesteko bidea jorratzen hasteko garaia dela adierazi du.
Politika