euskal presoak

Hainbat senideei espetxera bisitak galarazi dizkietela salatu du Etxeratek

Joan den abenduaren 11, 12 eta 13an euskal presoen bisita asko bertan behera geratu dira Espainiako Estatuko hainbat espetxetan, Etxeratek salatutakoaren arabera, senideei eta lagunei egindako "miaketen eta umiltzeen" ondorioz.

2009ko abenduaren 15a
18:37
Entzun
Joan den asteburuan Espainiako Estatuko hainbat espetxetan bisitak bertan behera geratu dira, beste behin, senideei eta lagunei egindako "miaketen eta umiltzeen" ondorioz, eta Etxeratek ohartarazi du gero eta egoera larriagoa jasaten ari direla euskal presoak eta haien senide eta lagunak. Hala ere, "oztopo guztien gainetik, haiei gure elkartasuna eta maitasuna ematen jarraituko dugu. Ez ditugu bakarrik utziko".

Espetxe hauetan geratu ziren asteburuan bisitarik gabe: Valencia II, Topas, Castello II, Curtis, Foncalent, Teruel, Brieva, Segovia, Ocaña I, Almeria, Aranjuez eta Villenan. Valentziako espetxean 21 hilabeteko haur bat miatzen saiatu ziren, eta Aranjuezen Arkaitz Landaberea eta Jon Anda presoen senideak bi hilabetean espetxera ez sartzeko zigorra jaso zuten. Arkaitz Goikoetxearen amak ere zigor bera jaso du Villenako kartzelan. .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.