eguraldia

Haizea gogor ari da astintzen Euskal Herria

2010eko urtarrilaren 14a
16:33
Entzun
Haize bortitza dabil gaurkoan Euskal Herrian. Getarian (Gipuzkoa) 125 kilometro orduko haize ufadak izan dira eta Matxitxako lurmuturrean (Bizkaia) 140 kilometro ordukoak. Abiadura horren ondorioz, zuhaitzak erori dira eta hainbat kalte eragin dituzte. Zumaia eta Aizarnazabal (GI-2633) eta Hernani eta Goizueta (GI-3410) arteko errepidea itxi behar izan dute, esaterako.

Bilboko Deustu auzoan emakume bat ospitalera eraman dute, teilatu baten zatia erori zaiolako.

Donostian hiru lagun zauritu dira. 24 urteko gazte bati semaforo bat jausi zaio gainera, 94 urteko emakume bati beirate bat eta motorzale bat lurrera erori da, haizeagatik. Beharrezkoa ez bada behintzat, kalera ez irteteko deia egin du Donostiako Udalak.

Aire zerbitzuak ere jasan du haize gogorraren eragina. Hondarribian (Gipuzkoa) lur hartu behar zuen hegazkin bat Noaingo (Nafarroa) aireportura desbideratu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.