Euskal preso politikoen giza eskubideen alde lan egiten duen Tantaz Tanta ekimenak Hala Bazan ekimena aurkeztu du. Ekimen hori liburu batean islatu da, non hamazazpi idazki eta hamazazpi irudi bildu baitituzten eskubide urraketen ikuspuntu ezberdinak eskaintzeko.
Ekimenean parte hartu dutenen artean idazleak daude —Patxi Zubizarreta, Karmele Jaio, Kirmen Uribe, Ivan Zaldua, Juan Ibarrondo...—, bertsolariak —Oihane Perea, Manex Agirre, Iñaki Viñaspre, Asier Otamendi, Ruben Sanchez eta Jagoba Apaolaza—, argazkilariak, margolariak, eskultoreak, baita beste kultura eragileak ere.
Horrekin batera web orri bat sortu dute (www.halabazan.com), eta bertan liburuko testuak eta irudiak sartuko dituzte astero-astero. Patxi Zubizarretaren testua eta Juan Arrosagaray-ren marrazkia bertan daude, dagoeneko.