Hamabi urtetik hirura murriztu diote zigorra alabari sexu erasoak egiteaz akusatutako gizon bati

Neskak 13 urte zituenean hasi ziren erasoak, eta lau urtez pairatu behar izan zituen. Lizarraldeko herri batean gertatu ziren erasoak.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Iruñean. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
2024ko martxoaren 18a
17:40
Entzun

Nafarroako Auzitegi Nagusiak hamabi urtetik hirura murriztu dio zigorra alabari sexu erasoak egiteagatik zigortutako gizon bati. Neskak 13 urte zituenean hasi ziren erasoak, eta lau urtez pairatu behar izan zituen. Lizarraldeko (Nafarroa) herri batean gertatu ziren erasoak.

Nafarroako Probintzia Auzitegiak ezarri zion akusatuari hamabi urteko zigorra: horietako bederatzi 16 urte baino gutxiagoko adingabe bati sexu eraso jarraituak egiteagatik, bertze urte bat eta bederatzi hilabete biktimari egunero eraso egiteagatik, eta zazpi hilabete eta hamabost egun familia indarkeria fisikoari lotutako delituetako bakoitzarengatik. Argitaratutako azkeneko sententziak, baina, akusatua absolbitu egiten du sexu erasoari dagokion delitutik. Epaileek diote ez dutela zalantzan jartzen biktimak errandakoa, baina haren deklarazioan «hutsuneak» hauteman dituztela.

Hala, zehaztu dutenez, «ukaezina» da biktimak Poliziari eta instrukzio epaitegiari egindako deklarazioetan izan duen «jarraitutasuna», baina epaiketan gehitu zuen gertakaria «hain larria» da, non «harrigarria» baita Poliziaren eta instrukzio epailearen aurrean ez aipatu izana. Zehazki, pairatutako «sexu erasorik larriena» epaiketan kontatu zuen lehenbiziko aldiz biktimak, eta ez zegoen epaian frogatutzat jotako egitateen atalean.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.