Hamahiru urteko kartzela eskaera apaldu diote sexu abusuak egin zituen gizon bati, eta ez du kartzelan sartu beharko

Akusatuak aitortu du emakumeaz abusatu zuela. Ez du kartzelan sartu beharko baldin eta, bertzeak bertze, bortz urtez ez badu deliturik egiten.

Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Indarkeria matxistaren kontrako elkarretaratze bat, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU
Isabel Jaurena.
2025eko ekainaren 10a
14:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Bikotekideari bortz urtez sexu abusuak modu jarraituan egin zizkion gizon bati zigorra jaitsi diote: hamahiru urtetik lau urtera. Gaur egin dute epaiketa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, eta akusatuak aitortu du emakumeaz abusatu zuela; fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak akordioa egin dute. Gainera, gizonak ez du kartzelan sartu beharko baldin eta datozen bortz urteetan ez badu deliturik egiten, alkoholarekin duen mendekotasuna gainditzeko hasia duen prozesuan jarraitzen badu eta hura betetzen duela ziurtatzen duten azterketak egiten baditu.

Gizonak abusuak egin izana aitortu duenez, akusazioek behin-behineko ondorioak moldatu dituzte. Hala, ondorioztatu dute gertakariak abusuen delitu jarraituari dagozkiola, eta ez sexu erasoen delitu jarraituari; halere, onartu dute jazarpen delitu bat ere izan zela tartean. Gainera, bi aringarri aplikatu dizkiote gizonari: egindako minagatik erreparazioa eman izanaren aringarri kualifikatua batetik, emakumeari 13.000 euro ordaindu dizkiolako; eta aringarri analogikoa bertzetik, emakumeaz abusatu zuenean alkohola maiz kontsumitzen zuelako.

Ez da kartzelan sartuko, baina hirurogei egunez komunitatearen aldeko lanak egin beharko ditu, hamahiru urtez ezin izanen da emakumearengana hurbildu edo harekin mintzatu, zazpi urtez zaintzapeko askatasunean egon beharko du, eta bertze zazpi urtez ezin izanen du adingabeekin lotutako arloetan lanik egin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.