Hona hemen, Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresuan atera dituzten 11 ondorioak, puntuz puntu:
=p
@- Euskarazko kazetaritzak aldaketa handia egin du. Oso handia da mundu honek duen berezko indar sortzailea.
@- Garapena nabarmenak ahuleziak garbi uzten ere lagundu du: egoera soziolinguistikoa, merkatu txikia, eskaintza urria...
@- Gizarteak eta Administrazioek inplikazio aktiboagoa zor diote euskal komunitateari. Euskarazko kazetaritzak behar beharrekoa du erakunde publikoen diru-laguntza bidezko, arautu eta garbi bat. Elkarlanak berebiziko garrantzia du: sinergiak sustatu eta garatu behar dira.
@- Kalitateazkoa behar du izan maila guztietan euskarazko komunikazioak.
@- Kazetaritza eredu duin, etiko eta beregaina lortzea da helburua.
@- Publizitatearen sareak sustatu behar dira. Administrazioek publizitatean laguntza asko eman dezakete.
@- Albiste iturriak euskaldundu behar dira.
@- Literatura eta kazetaritza elkar elikatzen dira. Harreman emankor horretan sakondu egin behar da.
@- Euskarazko kazetaritzak aintzakotzat hartu beharko luke kazetaritza espezializatua.
@- Multimedia egitasmoak garatu behar dira. Ahalegin handiak egin badira ere, asko dago hobetzeko.
@- Plangintza estrategiko bat behar da. Foro edo erakunde ireki eta iraunkor bat sortzeko konpromisoa hartu dute.
=p
Euskarazko Kazetaritzaren I. Kongresua