Martin Beramendi Hamaikabat-eko Gipuzkoako presidenteak jakinarazi du bere alderdia prest dela Eusko Legebiltzarrarekin lankidetzan aritzeko, nahiz eta han ordezkaririk ez duten, eta gaur asmo horixe eskaini diote Arantza Quiroga (PP) Legebiltzarreko lehendakariari. 12:30etik aurrera bilera egin dute harekin Beramendik berak eta Eneko Oregi Hamaikabateko presidenteordeak -Iñaki Galdos da presidentea-.
Hainbat udaletan, Gipuzkoako foru gobernuan eta batzar nagusietan ordezkaritza dutela dio Hamaikabatek, eta lor ditzaketela akordioak EAEko parlamentuarekin.
Iazko azaroan egin zuen batzar eratzailea Hamaikabatek, eta Quirogarekin egingo duten bilera alderdiaren proiektua azaltzeko ere probestuko dutela adierazi du Beramendik.
politika