Osasuna

Hamairu lagun daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan meningitisaren ondorioz ospitaleratuak

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakitera eman duenez, hamairu lagun daude uneotan Arabako, Bizkaiako eta Gipuzkoako eritetxe ezberdinetan ospitaleratuak, meningitisa jota. Oraindik ez dute zehaztu aipatu gaixoek meningitisaren zein aldaera garatu duten, ez eta zein den euren egoera. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 11 eta 20 urte arteko gazteak atzo hasi ziren C motako meningitisaren aurkako txertoa hartzen.

2005eko urtarrilaren 11
19:07
Entzun 00:00:0000:00:00
Bizkaia da orain arte herrialderik kaltetuena. Izan ere, ospitaleratuak dauden hamar lagunetik zortzi Bizkaiako eritetxeetan daude. Hiru dira Gipuzkoan ospitaleratuak dauden lagunak, eta bi Araban ospitaleratuak daudenak. Osasun Sailak ukatu egin du egungo egoera izurrite baten ondorioa denik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.