Hamalau urteko kartzela zigorra bikotekide ohiaren bi alaba adingabe bortxatzeagatik

Erasoak 2012an hasi ziren, Miarritzeko etxe batean, eta hamar urte iraun zuten.

Paueko Justizia Auzitegiko sarrera, artxiboko irudi batean. RENAUD CHIRON / FRANTZIAKO JUSTIZIA MINISTERIOA
Paueko Justizia Auzitegiko sarrera. RENAUD MCHIRON / FRANTZIAKO JUSTIZIA MINISTERIOA
2026ko martxoaren 6a
08:55
Entzun 00:00:00 00:00:00

Paueko Auzitegiak hamalau urteko espetxe zigorra ezarri dio Donibane Lohizuneko (Lapurdi) 62 urteko gizon bati, bikotekide ohiaren adin txikiko bi alabak bortxatzea egotzita.

Gertakariak 2012. urtean hasi ziren, bikotekide ohiaren etxean, Miarritzen, eta hamar urte iraun zuten. Gizonak erasoak hasi zituenean, biktimetako batek sei urte zituen.

Atzo eman zuten epaiaren berri, bi eguneko epaiketaren ondoren. Auzi saioan, gizonezkoak erasoak egin izana onartu zuen. Akusazioak hamasei urteko kartzela zigorra eskatu zuen. Auzian lau akusazio partikular aurkeztu dira: bi biktimak, haien ama eta beste alde bat. Instrukzio osoa Baionako epaitegian egin zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Zure babes ekonomikoari esker egiten dugu kazetaritza konprometitua. BABESTU BERRIA