Espainiako Gobernuaren / Ibarretxeren Plana

Hamar eguneko epean alegazioak aurkezteko eskatu die Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Madrili zein Gasteizi

Espainiako Gobernuak Ibarretxeren Planaren aurka jarritako bi helegiteak aintzat hartu edo ez erabaki ezinean dabil Auzitegi Konstituzionala: Madrilgo Gobernuari zein Eusko Jaurlaritzari eta Eusko Legebiltzarrari hamar eguneko epean beren alegazioak aurkezteko eskatu die erabakia hartzeko oinarri gehiago izatearren. Iturri batzuen arabera, "forma akatsak" atzeman ditu Konstituzionalak Espainiako Gobernuaren helegiteetan. Beste iturri batzuk zabaldu dutenez, berriz, Konstituzionaleko hamabi magistratuak ez dira erabakiaren inguruan ados jartzen.

2003ko abenduaren 4a
17:15
Entzun 00:00:0000:00:00
Auzitegi Konstituzionalak hartuko duen erabakia erabakigarria izango da Eusko Jaurlaritzaren estatututu proposamenaren garapenerako. Izan ere, helegiteak aintzat hartzea erabakiko balu, tramitea bost hilabetez etenda geratuko litzateke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.