Istripua izan da N-1ean Lasarte-Orian (Gipuzkoa), eta hamar kilometroko ilarak sortu ditu Irunera norabidean. 8:00ak aldera izan da istripua: zazpi autok elkar jo dute, eta hiru lagun arin zauritu dira.
Auto ilarak Lasarte-Oriatik Adunaraino luzatu dira, 9:35 ingurura arte. Errepidearen bi norabideetan eragin du.
Arin zauritutako hiru lagunak Donostia Ospitalera eraman dituzte.
Gizartea