euskal herria

Hamar lagun atxilotu dituzte azken orduetan Gipuzkoan, lapurretak egitea egotzita

Lasarte-Orian, Villabonan, Errenterian eta Zizurkilen izan dira ustezko lapurretak.

2012ko martxoaren 5a
11:09
Entzun

Ertzaintzak hamar lagun atxilotu ditu azken orduetan Lasarte-Orian, Villabonan, Errenterian eta Zizurkilen (Gipuzkoa), lapurreta egin dutelakoan. 

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailetik jakinarazi dute ustezko lehen lapurreta 02:00etan izan dela, Lasarte-Orian. Bulegoak eta apartamentuak dituen eraikin batean lau lagun atzeman ditu oinezko batek, eta eraikinetik gertu zegoen furgoneta baten ondoan atxilotu dituzte. Furgonetaren barruan hainbat material aurki du Ertzaintzak, eta eraikineko bi ate behartuta zeudela frogatu du.

04:00ak aldera izan da ustezko bigarren lapurreta, Villabonan. Lokal baten barruan hiru lagun atzeman dituzte, eta Ertzaintzak baieztatu du atxilotutakoek lapurtutako materiala zutela. Ordu berean atxilotu dute Errenterian 40 urteko emakume bat, Morrongilleta kalean zegoen furgoneta batean lapurreta egin duelakoan.


 



 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.