Hamar urteko kartzela zigorra eskatu dute gizon batentzat, neska adingabe bat bortxatzeagatik

Neska kalean zegoen, lo egiteko lekurik gabe, eta gizonak bere etxera eraman zuen.

Donostiako justizia jauregia. GORKA RUBIO / FOKU
Donostiako justizia jauregia. GORKA RUBIO / FOKU
jakes goikoetxea
2024ko apirilaren 11
12:30
Entzun

Gipuzkoako fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du 13 urteko neska bat bortxatu zuen gizon batentzat. Gizonak neska kalean aurkitu zuen, lo egiteko lekurik gabe, Gipuzkoako kostaldeko herri batean, 2022ko urtarrilaren 23ko goizaldean. EFE agentziaren arabera, gizonak gaua bere etxean pasatzera gonbidatu zuen, eta elkarrekin joan ziren. 

Etxean, fiskaltzaren arabera, gizonak neska bere logelan sartu zuen. Aurrena bularrak ukitu zizkion; gero, «neskak hainbat aldiz ezetz esan bazion ere», barruko arropa kendu zion, eta hiru aldiz bortxatu zuen. Fiskaltzak nabarmendu du gizonak bazekiela neskak zenbat urte zituen.

Fiskaltzak hamar urteko kartzela zigorra eskatu du gizonarentzat, sexu erasoko delitu batengatik, eta hamabi urtean neskarengana hurbiltzea edo harekin harremanetan jartzea debeka diezaioten nahi du. Horrez gain, kartzelatik ateratakoan, zortzi urtean zaintzapean egoteko eskatuko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.