Hamasei urteko kartzela zigorra alabaorde adingabea bortxatu duen gizon bati

Biktimak 8 urte zituen bere amaren bikotekideak lehen erasoa egin ziolarik. 2015 eta 2020 bitartean gertatu ziren erasoak.

Paueko auzitegiaren aitzinean deitutako elkarretaratze feminista bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Paueko auzitegiaren aitzinean deitutako elkarretaratze feminista bat, artxiboko irudi batean. BERRIA
Leire Casamajou Elkegarai
2026ko martxoaren 4a
12:00
Entzun 00:00:00 00:00:00

2015 eta 2020 bitartean bikotekidearen alaba adingabea bortxatu izanagatik hamasei urteko kartzela zigorrera kondenatu dute 49 urteko gizon bat. Lehenik Arrangoitzen eta gero Angelun (Lapurdi), gizonak bikotearen bizitokietan eraso zion neskatxoari, ama kanpoan izateaz baliaturik.

Erasoak hasi zirelarik, 8 urte zituen biktimak, eta, honakoengatik kondenatu dute erasotzailea: baldintza larrigarritan gertatutako bortxaketak, eta alabaordea bortxatzen eta sexualki ukitzen saiatu izana, baita bere bi ilobak ere.

Atzo iragan zen auziaren bigarren eguna, Paueko auzitegian (Okzitania), eta, abokatu orokorrak hogei urteko kartzela zigorra galdegin bazuen ere, azkenean, hamasei urtekoa jarri diote erasotzaileari. Hamar egun ditu orain erabakiaz dei egiteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.