Hamasen gobernutik igaro gabe Palestinara laguntzak bideratzeko modua aztertzen ari da EB

Europako Batasuna Palestinarako dirulaguntzak nola bideratu aztertzen ari da, gaur, Bruselan. Hamas gobernura iritsi zenean dirulaguntzok kentzea erabaki zuen, eta orain, gobernua aintzat hartu gabe laguntzei bidea jartzeko modua eztabaidatzen ari da. Premiazko beharrak asetzeko zerbitzuetara bideratuko dituzte lehen laguntzak.

2006ko maiatzaren 15a
17:32
Entzun
Palestinako egoera ekonomiko larriari aurre egiteko bideak aztertzen ari dira gaur, Bruselan, Europako Batasuneko kideak. Hamas gobernura iritsi zenean Palestinara dirurik ez bideratzea erabaki zuten, baina orain, egoera ekonomiko larria dela-eta laguntza nola bideratu aztertzen ari dira. Hamas-en gobernua kontuan hartu gabe bideratuko lirateke laguntzok, eta eginkizun horretarako Munduko Bankua izan daitekeela egokiena uste dute, eta erabaki hori lehenbailehen hartu behar dela, Palestinako egoera ekonomikoa oso larria delako. Premiazkozerbitzuetara bideratukodituzte laguntzok, besteak beste, eskoletara eta ospitaletara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.