Gaur arratsaldean ekin diote berriro Angel Berrueta okinaren hilketaren inguruko epaiketari Nafarroako Lurralde Auziegian. 17 lekuko dira gaur deklaratzekoak, eta haietatik 10 Espainiako Poliziako kideak dira.
Berrueta iazko martxoaren 13an hil zuten. Akusatuek atzo agertu zutenez, aurrena Rubio jaitsi zen Berruetaren dendara, eta ETA ez jartzen zuen afixa jartzeko esan zion —Madrilgo martxoaren 11ko atentuetatik bi egunetara zen…. Okinak uko egin zion. Orduan, oihuka igo zen etxera, eta semea eta senarra jaitsi ziren denda. Semeak aihotza sartu ziola aitortu zuen eta aitak tiro egin ziola. Rubiok, ostera, gertakari horiek eta gero jaitsi zela berriro dendara esan zuen, eta, ondorioz, ez zuela ezer ikusi.
Gaur lekukoek deklaratu behar dute. Guztira 17 dira, eta haietatik 10 Espainiako Poliziako kideak.
'Berrueta auzia'