'Hari biru', bakarkako lehen diskoa plazaratu du Maddi Oihenartek

Juantxo Zeberio musikariak egin ditu kantari zuberotarrarentzako moldaketak.

2007ko apirilaren 26a
17:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Maddi Oihenart kantari zuberotarrak lehen diskoa plazaratu du bakarka, Hari biru izenarekin eta Elkar diskoetxearekin. Juantxo Zeberio musikari gipuzkoarrak egin ditu Oihenarten ahotsa biltzen dituen doinuen moldaketak.

Orain arte, beste kantari eta musikari batzuekin batera hainbat proiektutan ibili da Oihenart, baina oraingoan bakarkako egitasmoa eraman du aurrera, besteak beste, bere konposizioak sartuz. Bakarkako ibilbidean abiatu aurretik ere, musika adituek askotan nabarmend izan dute Oihenarten ahotsaren ederra eta kantatzeko sentsibilitate berezia. Disko honetan, bere bide propioari ekitean, hori inoiz baino argiago geratzen dela agertu dute Elkar diskoetxeko arduradunek gaur Baionan egin duten aurkezpenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.