Baigorrin jaio zen Haritxelhar 1923an.
Baigorriko alkate eta Baionako Euskal Museoko zuzendaria izateaz gain, Eusko Jaurlaritzako Euskararen Aholku-Batzordeko kontseilari izendatu zuten 1982an.
Etxahun olerkariari buruzko tesiarekin doktoratu zen.
Hitzaldi anitz prestatu eta euskal aldizkari anitzetan parte hartu du, batik bat Herrian.
Euskaltzain osoa da 1962az geroztik; urte askoan euskaltzainburuorde izan ondoren, 1988an euskaltzainburu hautatu zuten. EIZIEko ohorezko kidea da 1996az geroztik.
Kultura