festak

Hasi dira inauteriak Tolosan

Eguerdiko txupinazo bereziarekin ekin diete bost eguneko festei. San Bernardo eskaut taldea izendatu dute Kabi Alai kuttuna.[YouTube]http://www.youtube.com/watch?v=dnBPZuHk_ew[/YouTube]

Maite Alustiza (Tolosa)
2011ko martxoaren 3a
13:54
Entzun

Eguerdirako minutu gutxi falta zirela hasi dituzte inauteriak Tolosan. Ohi bezala, Kabi Alai elkarteko kideek pregoia irakurri, eta txupinazoa bota dute udaletxetik. Plaza Zaharra jendez bete da; txilaba eta buzo koloretsuak jantzi dituzte han bildu diren gehienek. Hotz handia egiten bazuen ere, euriak atseden hartu du txupinazoa bota dutenean.

Modu berezian eman diote hasiera jaiari: hamabi kanpaikada entzun ahal izan dira txupinazioaren aurretik. Urte osoan itxaron dituzten inauterietako lehen egunari ongietorria eman diote horrela.

Gainera, San Bernardo eskaut taldea izendatu dute Kabi Alai kuttuna. Aurten taldeak 50 urte bete ditu eta, horretaz gain, inauterietako astelehenei emandako bultzada eskertu nahi izan diete. Orain dela 31 urte hasi zen San Bernardo egun hori antolatzen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.