«Hau guztia bukatzeko zirrikitua» balego, ETArekin negoziatzearen alde legoke Egiguren

Erakunde armatuarekiko elkarrizketak ez zuela Gobernuak «nahi zuen ondoriorik» eman azaldu du Zapaterok

ERREDAKZIOA
2008ko uztailaren 1a
00:00
Entzun
«Hau guztia bukatzeko zirrikitu txikiena balego» ETArekin hitz egin beharko litzatekeela uste du Jesus Egiguren PSE-EEko presidenteak. PPk eta EAJk horregatik kritikatzen badituzte ere«beti» egongo direla horretarako prest aitortu du El Mundo egunkarian egin dioten elkarrizketan.

Nolanahi ere, gai horren inguruan bestelako mezu bat eman zuen Espainiako gobernuburu Jose Luis Rodriguez Zapaterok El País-ek igandean argitaratu zuen elkarrizketan. «ETAk egin duenarekin argi geratu da elkarrizketa alferrikakoa dela. Nahi genuen ondoriorik eman ez duen bidea da. Ez da elkarrizketa gehiago egongo», adierazi zuen.



Hautestontzirik, ez

Eusko Legebiltzarrak joan den ostiralean onartu zuen galdeketarako legeari buruz ere galdetu zioten Zapaterori. Eusko Jaurlaritzak ezin duela «hautestontzirik jarri» nabarmendu eta galdeketarik ez dela egingo berretsi zuen Espainiako gobernuburuak.

Izan ere, Zapaterok ez dauka zalantzarik EAJk eta Jaurlaritzak auzitegiek esaten dutena bete egingo dutela. Galdeketarako legea EAEko Buletin Ofizialean argitaratu bezain pronto Espainiako Auzitegi Konstituzionalean legearen kontrako helegitea jartzekotan dago Gobernua. Konstituzionalak helegitea tramiterako onartuko balu, behin-behinean indargabetuta geratuko litzateke legea, harik eta hiru hilabeteko epean behin betiko erabakia hartu arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.