Ezbeharra gertatu da Burlatan, Nafarroan. Bost solairuko etxe batek su hartu du 17:00 aldera, eta 10 urteko ume batek jauzi egin du hirugarren solairutik, sutetik ihes egin nahian. Umea larri zauriturik eraman dute Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko haurren zerbitzura, baina han hil da.
Beste pertsona bat ere eraman dute ospitalera, ke gehiegi arnasteagatik.