Haur jaioberri bat hilik aurkitu zuten larunbatean Lekeitioko (Bizkaia) etxe batean, ohe azpian, gaur Ertzaintzak jakinarazi duenez. Honen iritziz, amak utzi zuen umea, nahita, eta haurrak astebete zeraman hantxe, bakarrik.
Ertzaintzaren arabera, Andoaingo (Gipuzkoa) 35 urteko emakume bat da haurraren ama, eta duela egun batzuetatik Donostiako ospitalean dago ingresaturik, infekzioagatik -erditzeak eragin ziolakoan daude-. Emakumeak beste hiru seme-alaba ditu.
gizartea