Haur pornografia sustatzea leporatuta, lau lagun atxilotu dituzte

Espainiako Poliziak, guztira, 60 lagun atxilotu eta 25 inputatu ditu; azken horietatik 8 emakumeak dira

Erredakzioa
2009ko abenduaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nafarroan pertsona bat eta Gipuzkoan hiru atxilotu ditu Espainiako Poliziak, haur pornografia edukitzea eta zabaltzea egotzita. Espainian, Galizian eta Herrialde Katalanetan ere egin ditu ikerketak Poliziak. Guztira, 80 etxebizitza miatu eta 60 lagun atxilotu dituzte. Horiez gain, beste 25 lagun ere inputatu dituzte; haietatik zortzi emakumeak direla nabarmendu du Poliziak. Miaketetan 180 disko gogor, 28 ordenagailu, eta 1.500 CD eta DVD inguru atzeman dituela adierazi du Poliziak, guztiak ere irudi pedofiloekin. Zenbait herritarrek salatu zioten Poliziari Interneten bazirela bideo horiek, eta horrela abiatu zen ikerketa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.