Haurren kontrako indarkeriaren «zigorgabetasuna» salatu dute Getxon

Ehunka lagun batu ziren igandeko manifestaziora, Getxon. JUANAN RUIZ / FOKU.
2018ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GETXO. Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak deituta, manifestazioa egin zuten igandean ehunka lagunek, abusuen zigorgabetasuna salatzeko. 24 elkarte feministak eta beste zenbait gizarte eragilek babestu zuten. Haien arabera, nesken %25ek eta mutikoen %14k abusuak jasaten dituzte, eta salaketen %90 ez dira epaiketara iristen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.