Hautagaitzak aurkezteko epea bukatuta, Rubalcaba da PSOEko hautagai bakarra
Alfredo Perez Rubalcabaz gain, beste bederatzi militantek PSOEko presidentegai izateko asmoa azaldu dute. Alabaina, atzo eguerdian amaitu zitzaien 21.872 militanteren sinadurak aurkezteko epea. Rubalcabak ez zuen tramitea bete behar, maiatzaren 28ko zuzendaritza federalak aho batez onartu zuelako bere izendapena. Horrenbestez, honez gero Barne ministroa de facto-ko hautagai da. Dena den, hautagaitza aurkezteko interesa azaldu duten bederatzi kide horietako batzuk kexu dira aukeren berdintasunik ez dagoelako, eta ia 22.000 abal aurkeztea gehiegizkotzat jotzen dutelako. Bi egun dituzte helegiteak jartzeko. Ondoren, bihar, behin-behinean Rubalcaba hautagai izendatuko da; beste bi eguneko epea irekiko da helegiteak jartzeko. Azkenik, uztailaren 9an, batzorde federalak izendatuko du ofizialki presidentegaia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu