Barrenak esan du Batasunaren helburua ez direla 2007ko autonomia hauteskundeak. Beraien helburua "ahalik eta epe motzenean bake prozesu bat posible egingo duten aukerak sortzea" dela azaldu du. Horregatik, beraien iritzian hauteskunderik gabeko bi urte hauek horretarako probestu behar dira.
Datozen hauteskundeetan "aukeratzeko eta aukeratuak izateko" alderdi bakoitzak zer egin behar duen eztabaidatu behar da orain, Batasunaren iritzian. Nafarroa Bai kritikatu egin du gainera Barrenak. Izan ere, berak dionez, "ezkertiarrak eta abertzaleak legez kanpo zeuden egoera batean sortu zen Nafarroa Bai, ezker abertzalea Nafarroan botoz husteko helburu zehatzarekin".
Nafarroako hauteskundea autonomikoak