Hauteskunde Legea aldatzeko «bermeak» eskatu ditu Kalparsorok

Erredakzioa
Bilbo
2012ko uztailaren 29a
00:00
Entzun
ETAk «mehatxatuek» Hego Euskal Herrian bozkatu ahal izan dezaten Espainiako Gobernuak Hauteskunde Legean egin nahi dituen aldaketekin «iruzurrik» gerta ez dadin, «bermeak» eskatu ditu Juan Kalparsoro EAEko Auzitegi Nagusiko fiskalburuak. Kalparsorori «egokia eta positiboa» iruditzen zaio «mehatxatuek» bozkatzeko eskubidea izatea, eta esan du ez duela Espainiako Konstituzioa urratzen. Halere, ohartarazi du salbuespeneko neurria den heinean modu «murriztailean» interpretatu beharko dela, inork lege iruzurrik egin ez dezan. Hala, bozkatu nahi duten pertsonek «baldintza» batzuk bete beharko dituztela iritzi dio, besteak beste, ETAren erruz Euskal Herritik alde egin zutela ziurtatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.