Azken egunotan eurek aurkezteko aukera izan arte EAEko Legebiltzarrerako hauteskunderik ez deitzeko galdegin dio Batasunak Ibarretxe lehendakariari. Eskaera hori zehaztu du gaur Pernando Barrena Batasuneko mahaikideak, eta hauteskunde deia legezko epea agortu arte, apirilaren 17 arte, ez egiteko eskatu dio.
Lehendakariak Batasunaren dei hori aintzat hartuko balu, egun iragarrita dagoena baino bi hilabete beranduago egingo lirateke bozak. Barrenak nabarmendu du esperientziak erakusten duela Euskal Herriko bizitza politikoan bi hilabetetan gauza asko gerta daitezkeela.
Baina funtsean, Batasuneko mahaikideak kritikatu du hauteskundeak aurreratzearen helburua EAJ eta EAren koalizioak Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa eskuratzea dela, nahiz eta horretarako Batasunak eta hark ordezkatzen duen gizartek sektoreak Gasteizko Parlamentuan ordezkaritza politikoa izateko aukera alferrik galdu."[Ibarretxek] bi hilabete lehenago deitu ditu hauteskkundeak asmo politiko argi batekin: Gasteizko Legebiltzarrean gehiengo absolutua bermatzeko xedearekin, nahiz eta une honetanilegalizatuta dagoen indar politiko batek ordezkaritza izateko aukeraren lepotik izan. Lehendakariari ez diogu esaten hauteskundeak ez deitzeko Batasunak aurkezteko aukera izan arte; gaur esan nahi diogu hauteskunderik ez deitzeko apirilaren 17 arte, hau da, legearen arabera, Legebiltzarra desegiteko duen epea amaitu arte", azpimarratu du.
Politika