Katalunia

Hauteskundeak udazkenean egin daitezkeela uste du PSCk

Udazkenerako hauteskundeeak deitzea litekeena dela adierazi du gaur Joaquim Nadal Kataluniako Generalitateko bozeramaileak. PSC Kataluniako Alderdi Sozialistak gaur goizean aztertuko du ERCk erreferendumean ezetzaren alde egiteko hartutako jarreraren aurrean nola erantzun. Ezezko horrek hirukoan izan dezakeen eragina aztertuko du PSCko zuzendaritzak.

2006ko maiatzaren 8a
12:28
Entzun
Bileraren aurretik, Generalitateko eledun Joaquim Nadalek adierazi duenez, litekeena da hauteskundean datorren otsailean egitea. Bestalde, PSCko idazkari nagusi Jose Montillak ere ez du hauteskundeak aurreratzeko aukera baztertzen. Baina ziurtatu du, pentsaezina dela hauteskunde deialdia uztailaren 18 erreferendumaren aurretik egitea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.