Miren Egaña Nafarroako Parlamentuko Aralarreko diputatuak eta Patxi Zabaleta Aralarreko koordinatzaileak aurkeztu dute ekimena, Iruñean. Auzitegi Gorenaren erabakia "bidegabekoa, antidemokratikoa eta bakearen kontrakoa" dela iritzi diote Aralarreko buruek, eta hori salatzeko, hauteskundeetan "planto" egiteko deia egin diete "alderdi demokratikoei".
Plantoa zertan gauzatuko litzatekeen ez dute zehaztu, modu bat baino gehiago dagoela uste baitute, eta beste alderdiekin adostea litzatekeela egokiena. Dena den, plantoak eragingarria izateko "bateratua" izan beharko lukeela agertu dute, eta, gutxienez, EAJk, EAk, Batasunak eta Aralarrek osatu beharko luketela ekimenaren oinarria. Nolanahi ere, IUri zein PSOEko "demokratei" ekimenarekin bat egiteko gonbitea egin diete: "busti daitezela, askotan mintzatu dira-eta egoeraren kontra", azpimarratu du Zabaletak.
HZ-ren baliogabetzea / Erreakzioak