Hauteskundeetara deitzeko epemuga, gertu

2014ko otsailaren 13a
12:55
Entzun

Edozein unetan deitu al daiteke hauteskundeetara?

Ez. Zentsura mozioa eraginkorra izan eta hauteskundeak aurreratzeko balio dezan, apirila baino lehen egin behar da.

Zergatik?

Nafarroako Foru Hobekuntzak debekatzen dio presidenteari legealdia amaitu bitarteko urtebetean bozak aurreratzeko.

Zehazki zer dio Foru Hobekuntzak?

"Lehendakariak ez du zilegi izanen parlamentua desegiteko erabakia hartzea [...] legealdia bukatzeko urtebete baino gutxiago gelditzen bada, [...] ez eta orain hurrena parlamentua prozedura horren bidez desegin zenetik gutxienez urtebete iragan arte".

Noiz da epemuga?

Martxoaren hondarrean. Interpretazio desberdinak daude. Patxi Zabaletak martxoaren 22a aipatzen du; Diario de Navarra-k, martxoaren 30a. Aurreko legealdian, azken osoko bilkura 2011ko martxoaren 24 eta 25ean izan zen. Eledunen Batzordearen azken bilera martxoaren 28an izan zen. Ordurako zentsura mozioa onartuta, behin-behineko presidentea izendatuta eta hauteskundeak deituta behar lukete egon.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.