Hautesleak «aski helduak izanki», ez dute boto agindurik eman EH Baik eta EAJk

2012ko apirilaren 20a
00:00
Entzun
Igandeko hauteskundeei begira ez du boz agindurik eman EH Bai koalizio abertzale eta ezkertiarrak. Eta hori, pentsatzen dutelako «bozkatzeko momentuan hautesleak aski helduak direla». Bestalde, hamar hautagaiei galdatu zuten Euskal Herritik egin eskakizunei begira duten jarrera jakinaraztea. Horrela, jarrera ezberdinen berri ukanez, euskal herritarrak «bere hautua egin ahal izateko». EAJk ere ez du boz kontsignarik eman, arrazoi beragatik. Horrezgain, Jean Teletxea EAJko kideak dio ez dutela «inolako eskubiderik bozkatzaileek norentzat bozkatu behar duten errateko». Maiatzaren 6an iraganen den hauteskundeen bigarren itzulirako ere ez dute kontseilurik emanen. EAk Europe Ecologie Berdeen alde bozkatzera deitu du. Horiekin aurkeztuko da EA, Frantziako Legebiltzarrerako hauteskundeetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.